Benutzer:Galtzaile/Euskara
Galtzaile/Euskara |
---|
Euskara (beharbada aitzineuskaraz: *enau(t)si (esan) + -(k)ara (era)[1]) Euskal Herriko hizkuntza da.[2] Euskaraz mintzo direnei euskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere gutxitua dago, lurralde honetan berriagoak diren gaztelania eta frantsesa nagusitu baitira.
Euskararen sustrairik zaharrenak (Erromatar Inperioaren aurretikoak) Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira, eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak galduz. Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabin Arana...) nolabait biziberritu zen, abertzaletasunari estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioak lagunduta.
1980ko hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Trebiñun eta Villaverde Turtziozen ez). Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du aginpidea duten erakunde publikoen onarpenik: hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.
Hizkuntz deskribapena
[[Fitxategi:Non-indo-european.PNG|thumb|320px|Euskara hizkuntza isolatua da. Mapan Europako hizkuntza ez indoeuroparrak (finlandiera, samiera, kareliera, estoniera, hungariera eta turkiera, euskaraz gain) ageri dira]]
Sailkapena
Euskara hizkuntza isolatua eta linguistikoki eranskaria da.
Idazkera
Euskarak, XVI. mendean idazten hasi zenetik, alfabeto latindarra erabili du, bere kokaleku geografikoaren eraginez. Gaur egun, euskal alfabetoak bost bokal ditu:
eta ondorengo kontsonante hauek:
- B, D, F, G, H (gorra mendebaldeko euskalkietan, hasperendua ekialdekoetan), J (gipuzkeran, ahoskera belarra du, gaztelaniaz bezala; gainerako euskalkietan eta euskara batuan, sabaikaria), K, L, M, N, Ñ, P, R, S, T, X, Z.
Gainera, beste bost kontsonante ere baditu, beste hizkuntzetikako maileguak idazteko:
Kontsonante horietako batzuk konbinatuz, ondorengo digrafo hauek sortzen dira:
- DD, RR, TT, TS, TX, TZ.
Azentuari dagokionez, ez da idazkeran adierazten. Izan ere, hitz baten azentua asko aldatzen da euskalkiz euskalki eta esaldiz esaldi.
Historia
Euskararen jatorria eta ahaidetasunak
Euskararen jatorria ezezaguna da. Gaur egun, euskararen hizkuntzalaritza historikoan aditu direnen artean, hipotesi onartuena da euskara milaka urtez hitz egin dela Pirinioen inguruan.
Hizkuntzalaritzan egin ohi denez, euskara hemen sortu den ala inondik etorri den jakiteko, beste hizkuntzekiko ahaidetasuna bilatu zaio. Hainbat teoria egin dira euskarak kaukasiar hizkuntzekin, amazigerarekin, iberierarekin eta beste hainbatekin ahaidetasuna baduela esan dutenak. Hizkuntzen arteko konparaziorako hizkuntzalaritzak taxutu dituen metodoak erabiliz, ordea, frogatu da teoria horiek ez dutela behar besteko oinarririk. Orain arte jakin denez, beraz, beste hizkuntzen artean euskarak ez du ahaiderik.
Aitzineuskara
Vorlage:Sakontzeko Euskara Europan sustrai luzeena duen hizkuntza dela uste dute euskalariek; duela 8.000 bat urte euskararen aurrekari zen hizkuntza bat hitz egiten bide zen Pirinioen inguruan, eta orduz geroztik etenik gabeko historia izan bide du gure hizkuntzak inguru honetan.
Historia horretan, hizkuntzalariek gutxi gorabehera azken hiru mila urteko historia aztertu ahal izan dute. Aldi horren hasiera, berreraikitze lanen bidez ezagutzen dugu:
- Aitzineuskara zaharra: zeltak iritsi baino lehenagoko euskal hizkuntzaren dedukziozko berreraiketa. Besteak beste Joseba Lakarra, Joaquín Gorrochategui eta Ivan Igartua euskalariek egin dute berreraiketa lan hori.
- Aitzineuskara: gutxi gorabehera Kristo aurreko V. mendetik lehenengo urteraino hitz egin zen euskal hizkuntzaren berreraiketa. Koldo Mitxelenak (eta, neurri txikiagoan, Ricardo Gómezek eta Larry Traskek) egin du berreraiketa lan hori.
Antzinatean, euskararen hiztunen multzoa Ebro ibaitik Garona ibairaino eta Pirinioetan Kataluniako lurretaraino zabaltzen zen. K.o. lehenengo milurtekoan eremu horrek atzerakada itzela izan zuen Pirinioetan eta iparraldean, batez ere Erromatar Inperioaren eraginez. Erromatarrek latina ekarri zuten berekin, hizkuntza hura beren menpeko lurralde guztietara zabaldu baitzuten.
Orain arte, euskaraz ezagutzen diren lehen hitz idatziak, Akitaniako lurretan (Ipar Euskal Herria barne) eta Euskal Herri hegoaldean, Sorian, Errioxan, Zaragozan eta Huescan aurkitu dira. Pertsona izenak edo jainko-jainkosen izenak dira, eta hilarrietan idatzi zituzten, K.o. I. mendetik III. mendera. Nafarroako Lerga herrian erromatarren garaiko hilarri bat topatu zuten, euskal pertsona izenekin, I. mendekoa.[3]
Iruña-Veleiako aztarnategian agertutako idazkunak, 2006an plazaratu zirenak, III. mendetik VI.era bitartekotzat datatu zituen aztarnategi horretako buru zen Eliseo Gil arkeologoak. Dena den, euskal hizkuntzalaritza historikoko aditu guztiek eta grafologoek adierazi dute ez direla garai hartakoak, baizik eta gaur egungoak (XX. mendearen bukaerakoak edo XXI.aren hasierakoak).[4][5][6]
Euskara erromatarren garaian
right|thumb|250px|Erromatar garaiko hizkuntzen eremuak. Erromatarrak etorri zirenean, euskarak gaurkoa baino askoz ere hedapen zabalagoa zeukan. Euskarazko hilarriak aurkitu dira Garona (iparraldetik) eta Ebro (hegoaldetik) ibaien arteko eskualdean, eta toponimia begiratuz, bere erabilera erdialdeko Pirinioetaraino (ekialdetik) ere heltzen zen. Euskararen mendebaldeko mugak, berriz, ez dira oso argiak. Ikerlari batzuen arabera, garai hartan euskaraz honako tribu zahar hauek mintzo omen ziren: akitaniarrak, baskoiak, barduliarrak, beroiak, karistiarrak eta agian, autrigoiak. Beste ikerlari batzuek baskonizazio berantiarraren teoria defendatzen dute, alegia, euskaraz mintzo zirenak akitaniarrak eta, agian, baskoiak zirela, eta beste tribuek hizkuntza indoeuroparra zutela.
- Akitaniarrak, Julio Zesarren arabera, Garona ibaiaren eta Pirinioen artean biziz ziren. Hizkuntza propioa zuten eta antz handia zuten Pirinioez bestaldeko herriekin. Akitanieraz edota beharbada euskaraz mintzatzen ziren.
- Baskoiak gaur egungo Nafarroan bizi ziren. Kostaldera heltzen ziren (Irun aldean). Errioxaraino hegoalderik (Kalahorra eta Aragoin barneratzen ziren ekialdetik. Euskaraz mintzatzen ziren baina erromatarrak heldu zirenerako, zeltiberiera eta iberiera erabiltzen hasiak ziren hegoaldeko mugetan.
- Barduliarrak gaur egungo Gipuzkoan eta Arabako ekialdean bizi ziren. Herri euskalduna omen zen.
- Beroiak egungo Errioxan bizi ziren. Herri zeltaa zen, euskaraz eta zeltiberieraz mintzatzen ziren.
- Karistiarrak gaur egungo Bizkaian eta Arabako mendebaldean bizi ziren. Herri euskalduna omen zen.
- Autrigoiak gaur egungo Kantabrian, Burgos iparraldean eta Euskal Herriko mendebaldeko lurretan bizi ziren. Haien hizkuntza indoeuroparra zen batzuen ustez, zeltikoa ziurrenik; eta euskara beste batzuen ustez.
Euskaldunek ez zuten erromatarrekin gatazka larririk izan; aitzitik, nekazaritza teknika ugari ikasi zizkieten eta euskarak bai latinetik eta bai honen ondorengo erromantzeetatik mailegu ugari hartu zuen, apurka-apurka bere sistema fonetikora egokituko zituztenak. Euskararen egitura sintaktikoak, berriz, nortasun propioarekin jarraitu du, eraginak gorabehera.
Erromatarrek ekarritako latinaren ezarpenak eta zabalpenak garai hartan euskara inguratzen zuten hizkuntza guztiak desagerrarazi zituen: hizkuntza indoeuroparrak (galiera, zeltiberiera, lusitaniera...) eta hizkuntza ez indoeuroparrak (iberiera, tartesiera...). Nabarmenezkoa da galdu ziren hizkuntza haiek garapen kultural handia izan zutela eta idatzizko testigantzak utzi zizkigutela. Euskal Herriak eutsi egin zion oro har bere hizkuntzari; hala ere, hegoaldeko erromatarren kokagune ondoko lurraldeak latinizatu egin ziren: elebidun bihurtu ziren. Euskarazko lehen inskripzioak Akitanian agertu ziren garai honetan.
Euskara Erdi Aroan
right|thumb|250px|Erdi aroko hizkuntzen eremuen mapa. Erdi Aroan latinak garapen diferentea izan zuen eskualdearen arabera, eta hizkuntza erromanikoak sortu ziren. Hala ere, euskarak eutsi zion latinaren eta hizkuntza erromanikoen hedatzeari.
Erdi Aroan euskara latinetik eratorritako hizkuntzek inguratuta zegoen: gaztelania, hego eta mendebaldetik, Nafarroako eta Aragoiko erromantzea hego eta ekialdetik eta gaskoia iparraldetik.
Aipatutako hizkuntza erromanikoez gain, okzitaniera ere aditzen eta idazten zen Euskal Herriko hiri nagusietan, Nafarroan batez ere. Hiri honetan Okzitaniatik etorritako jende multzo handiak egokitu ziren, merkatariak gehien bat. Urte askotan beren hizkuntzari eutsi zioten eta testu asko idatzi zituzten.
Arabieraz mintzo zen jende multzoa ere bizi zen Tuterako eskualdean. Hor musulmanek ia 4 mendez botere politikoa izan zuten.
Musulmanek 711. urtetik aurrera penintsula ia osoa mende hartu zuten, Euskal Herriaren mugaraino. Euskaldunen eremuan ez ziren sartu ia. Gainera, harreman onak izan zituzten euskaldunekin, Nafarroan bereziki.
Hebreera ere hitz egiten zuten gutxi batzuek euskal lurraldeetan, baina haren erabilera bestelakoa zen. Erlijioari lotuta zegoen batez ere, nahiz eta gero juduen hizkuntza nagusia tokian tokikoa izan.
Euskara zen, berriz, Euskal Herriko hizkuntza nagusia. Ia Euskal Herri osoan mintzatzen zen garai hartan. Dena den nagusitasun geografiko hori ez zegokion nagusitasun administratibo edo ofizialik. Inongo erakundeak ez zuen erabiltzen euskara bere jardun administratiboan edo dokumentazio ofizialean. Hizkuntza erromanikoek hartu zuten euskarari zegokion funtzio hori. Garai goiztiar hartatik hizkuntza haiek idatziaren prestigioa bereganatu zuten, eta euskara, berriz, herri xehearekin lotuta zegoen.
Aipatzekoa da Euskal Herriko ohiko mugatik kanpo ere euskaraz egiten zela. Errioxako edo Burgoseko gune jakin batzuetan, hain zuzen ere. Argitu gabe dago, oraindik ere, euskaldun haien jatorria betidanik han bizi izandako euskaldunen ondorengatik izan zitezkeen ala Erdi Aroko birpopulaketen ondorio.
Beste hizkuntzekiko harremanak
Vorlage:Sakontzeko Vorlage:Sakontzeko Vorlage:Sakontzeko right|400px|thumb|Euskal hiztunen proportzioa, erdaldun hutsen aldean.
Erromantzea zen garai hartan hizkuntza nagusia, baina arabiera ere erabiltzen bide zen, hainbat idatzik erakusten dutenez. Gure hizkuntzak hainbat hitz hartu zituen arabieratik, batzuk gaztelaniaren bitartez: azenario, azafrai, arroa, alkate, aguazil, tabike, azukre, alpapa, algara... Beste batzuk, ordea, zuzenean arabieratik hartu ditu: alkandora, atorra, azoka.
Euskarak inguruko hizkuntzekin milaka urteko harremana izan du, hasieran Iberiar penintsulako eta gaur egun Frantziari dagokion lurraldeko hizkuntza indoeuroparrarekin. Kristau Aroa hastean, latinarekin —erromatartzeak eta kristautzeak ekarria— eta, handik berehala, Erdi Aroko erromantze jaioberriekin (okzitaniera/gaskoiera, aragoiera edo nafar erromantze eta gaztelaniarekin).
Aro Moderno-Garaikideetan, auzoko lehiakide zailenak frantsesa (geroago hurbildua) eta, berriz ere, gaztelania ofizialduak izan dira. Berrikitan izan ezik, euskarak ez du izan historian (bere osotasunean gutxienez) legezko aitorpen ofizialik.
Beraz, ondoko hizkuntzekin hartu-eman sakona izan du historian zehar: iberiera, latina, gaztelania, gaskoiera, aragoiera, frantsesa eta ingelesa.
Hedadura
Antzinako euskara (K. a. II. mendea)
right|thumb|250px|Euskal eremuak, antzinaroan.
Antzinako euskararen mugak zehaztea ez da erreza. Esku artean ditugun zuzeneko testigantzek (Akitania eta Euskal Herriko hilarrietako hitzek) geografo klasikoek idatzitakoek eta toponimiak gorde dituen izenek erakusten digute euskaraz mintzo zela Garona eta Ebro artean, eta Bizkaitik Erdialdeko Pirinioetaraino.
- Katalunia: Kataluniako mendebaldeko toponimiak erakusten du han behiala euskaraz egiten zela. Corominasen ikerketen ondotik onartzen da Katalunia euskalduna Urgellen eta Andorran hasten zela, eta Aran, Ribagortza eta Pallarsen barna hedatzen zela. Toponimiak edo leku izenek frogatzen dute eskualde honen euskalduntasuna.
- Aragoi: Gaurko Huescako probintzia eta Zaragozako iparraldea ere euskaraz mintzo ziren. Latinak berak itzali zituen hemengo euskal hizkerak, baina leku batzuetan euskarak berandu arte iraun zuen, Anso ibarrean bezala esate baterako. Interesgarria da Zaragozako Cinco Villas eskualdean (Ejea, Sádaba...) agertu den euskal pertsona izenen multzoa.
- Errioxa: Errioxa eta Soriako erromatarren garaiko hilarri batzuetan euskal izenak agertu omen dira. Errioxan, batez ere, eta neurri apalagoan Burgosen herri izen askok ere euskal jatorria dute. Gainera, Errioxa eta Burgoseko hainbat ibarretan Erdi Aroa arte euskaraz hitz egiten zen. Ez dago garbi ea Erdi Aroko hiztunak erromatarren garaiko euskaldunen zuzeneko ondorengoak ziren ala Erdi Aroko euskara garai artako Arabako eta Bizkaiko euskaldunekin egindako birpopulaketari zor zitzaion.
- Akitania: Akitanian aurkitutako hilarriak funtsezkoak izan dira euskararen historia ezagutzeko. Bertan agertu diren hitzek euskararen hedadura zehazteko balio izan dute batetik eta bestetik garai hartako euskara nolakoa zen jakiteko ere. Hona hemen horietako izen eta hitz batzuk: Bihosc (bihotz), Belex (beltz), lison (gizon), ilun (ilun), losa (lotsa), nescato (neskato), sembe (seme), andere (andre), corri (gorri).
- Euskal Herria: Nabarmena denez Euskal Herri osoa sortzen zen antzinako euskararen mugen barrenean. Hala ere, badirudi Nerbiotik haratago eta Ebro ibarrean euskarak oso goiz egin zuela atzera. Hizkuntza zeltikoen aurrean hasieran eta latinaren aurrean geroago. Dena den garai hartako euskararen testigantzak oso urriak dira. Horiek, batez ere, garai hartako hilerrietan bildu dira, pertsona eta jainko izenak gehienbat. Ugarienak Akitanian agertu dira.
Euskararen hedadura azken mendeetan
- K.A. II. mendean erromatarrak sartu ziren iberiar penintsulan eta latina ezarriko da. Latinak garaiko euskara inguratzen zuten hizkuntza guztiak irentsiko ditu. Euskal Herriak ostera eutsi egin zion oro har bere hizkuntzari. Dena den euskarak ere lur eremu handiak galdu zituen: Iparraldeko Akitania, Aragoi, Nafarroa eta Arabako hegoaldea….
- V. mendean erromatar inperioa deusezten ari zela herri germaniar multzo batzuk (bandaloak, sueboak, eta alanoak) Pirinioak zeharkatzeari ekin zioten.
- VI. mendean frankoek iparraldetik bultzaturik, bisogotuak sartu ziren penintsulan. Hauek germaniarren artean nolabait aurreratuenak edo zibilizatuenak”. Erresuma Bisigodoa sortuko zuten, penintsula ia osoa menpe hartu ondoren. Erromatarrek ez bezala bisigodoek harreman txarra izan zituzten euskaldunekin; ia 3 mendeetan zehar etengabeko gerran aritu ziren. Iberiar penintsulan latinizazioak sustrai sakonak zituen eta bisigodoen erresuma gorabehera latinak (edo honen forma bilakatuak) bizirik iraun zuen, euskarak bezala. Bisigodoak eurak ere latinizatu egin ziren eta VII menderako penintsulan ia galdua zuten euren hizkuntza. Hala ere herri germaniarrek zenbait hitz utzi zituzten: gerra, xaboi, sala, harpa, gisa, arropa...
- VIII. mendean arabiarrak penintsulan sartzen hasi ziren 711. urtetik aurrera, zapi urtean penintsula ia osoa mende hartu zuten, Euskal Herriko mugaraino. 700 urte igaro zuten arabiarrek penintsulan, Gaztelak hasitako gerraren ondorioz kanporatu zituzten arte.
- X. mendean kristauen Errekonkista erresuma musulmanen kontra hasi zen. Errekonkistak birpopulatzeak ekarri zituenez, hizkuntza ondorio ezberdinak sortu zituen Euskal Herrian. Batetik, badirudi euskaldun biztanleak hegoaldean ugaritu egin zirela. Arabako hegoaldean, Errioxa, Burgos eta Sorian eta Nafarroako erdialdetik hegoaldera. Bestetik, Bizkaiko mendebaldean, Enkarterrian, hiztun erromanikoak sartu zirenez, bertako hainbat tokitako euskara desagertu zen.
- XI. eta XII. mendeen artean Gaztelako Erresumak Bizkaia (1180), Araba (1199) eta Gipuzkoa (1200) bereganatu zituen. Sarritan interpretatzen da gertaera hauek ekarri zutela euskal administrazioei hizkuntza ofizial gaztelania izatea. Izan ere, garai hartan garatzen ari zen gaztelania. Euskararen mugetan jaio zen eta Errekonkistan lortutako botere politikoaren bidez Gaztelak penintsula osoan ezarri zuen, beste erromantze batzuk zokoratuz. Nafarroari dagokionez, Antso Azkarra Nafarroako erregearen garaian euskarari “lingua navarrorum” izendatu zen (1167) alegia, nafarren hizkuntza.
- XIII – XVI mendeen artean Gaztelako Erresumak Nafarroako erresuma konkistatzen amaituko du (1200-1512). Beraz botere politikoaren hizkuntza idatzia (gutxi batzuek zerabiltena) erromantze nafarra izatetik Gaztelania izatera pasatuko da.
- XVI – XVII mendeak gure literatura idatziaren hasiera markatzen du. Izan ere 1545. urtean argitaratu zen lehen liburua euskaraz "Linguae Vasconum Primitiae". Poema liburua da eta bere autorea Bernart Etxepare, Nafarroa Beherako herri txiki bateko apaiza izan zen. Hala ere gogoratu behar da 1539. urtean Frantzisko I. Frantziako erregeak latinaren ordez administrazioan frantsesa erabiltzeko agindua ezarri zuela eta Ipar Euskal Herriko hizkuntza Gaskoia izatetik frantsesa izatera pasatuko da. Horrela bada, ez agirietan, ez testu teknikoetan euskarak ez zuen zabalkunderik izan. Hegoaldean, hizkuntza mintzatuari dagokionean, Arabako hegoaldeko hainbat eskualdetan eta Nafarroako hegoaldean gaztelaniak euskarari gaina hartzen jarraitzen du poliki-poliki. Euskarak eusten zion, nola edo hala, hedadurari baina galdua zuen prestigioaren eremua. Euskara ezin zen erabili erakundeetan, ez eskolan... Euskararen galeraren atea, bera, zabalik geratu zen.
- XVIII. mendean euskarak atzerakada garrantzitsua izan zuen Arabako lautadan, beteak beste Gasteizko hiria gailendu zelako inguruko lurraldeen aldean, eta oro har Arabako lurralde osoan. Ipar Euskal Herrian, bestalde Iraultza Frantsesaren garaipenak (1789) euskal foruak deuseztatu zituen; geroago, 1793. urtean frantsesa nahitaez erabiltzeko betebeharra ezarri zen legez. Bestalde, euskarak lurralde zati handi bat eta hiztun kopuru handi bat galdu zuen Nafarroan. Euskaldunen Amerikarako joerak ere Euskal Herriko nekazaritza gune askotan (euskaldunetan beraz) eragin handia izan zuen. Mendearen bukaera aldean, gainera, euskal herriaren historia garaikidea markatuko zuten gertakari erabakigarriak izan ziren: foruak deuseztatzea, industrializazioaren hasiera eta euskal nazionalismoaren eta sozialismoaren hastapenak.
- 1800. urterako Arabako euskararen galtzea ia erabat burutu zen, iparraldeko hainbat ibarretan izan ezik eta Nafarroan atzerapena biziki bihurtu zen. Nafarroako erdi alde guztian, Iruñerrian eta Pirinioetako ibar batzuetan euskara desagertzen edo ahultzen ari zen garai hartan. Mende hartan Euskal Herriak pairatu zituen etengabeko gerrek eta haien ondorioz gertatu zen foruen edo lege zaharren galerak bizkortu egin zuten euskararen atzerakada.
- Gaur egun euskararen transmisio naturalari eutsi dion eremua honako hau da: Bizkaiko eta Ipar Euskal Herriko lurralde ia osoa, Gipuzkoa osoa, Nafarroako ipar-mendebaldea eta Arabako ibar bat. Baina Euskal Herriko eskualde horietaz gain, euskara nonahi entzun eta erabil daiteke. Haur eta gazte gehienenek euskaraz ikasten dute eta hiztunen kopurua etengabe igotzen ari da. Euskara, aspaldiko partez, muga estuak puskatzen ari da.
Gaur egungo euskararen mugak
Vorlage:Sakontzeko Euskara Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa herrialdeetan hitz egiten da. Euskal Herritik kanpo, Nafarroa Beherearekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean (Oloroeko kantonamenduan: Eskiula edo Jeruntze herrietan,...) entzun dezakegu halaber. Euskal diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek gorde edo berreskuratu dute, besteak beste, tokian tokiko euskal etxeei esker. Oro har, milioi bat lagun inguruk hitz egiten duten hizkuntza dugu.
Euskal Herrian bertan euskararen hedadura ez da berdina lurralde guztietan.
Euskal Autonomia Erkidegoan
Eustaten 2006ko estudioaren arabera, EAEko biztanleen %60k euskara ondo edota hala-hola hitz egiteko gai da[7]. Guztira, 775.000 lagunek euskara ondo ulertu eta hitz egiten dute eta 459.000 lagunek ondo ulertu baina hitz egiteko zailtasunak dituzte EAEn. Lurraldeka, Gipuzkoan biztanleen %53k euskara daki, Bizkaian %31k eta Araban, aldiz, %25ek.
Euskararen ofizialtasuna
right|thumb|250px|Euskararen ofizialtasuna Euskal Herrian. Euskarak, historian zehar, ia ez du onarpen ofizialik izan. Herriaren hizkuntza izan da beti, baina inoiz ez da erabili administrazioan. Gaur egun, Euskal Herriko eremu batzuetan hizkuntza koofiziala da.
Gaur egun, euskaraz hitz egiten den lurraldeak ez dauka batasun politikorik, Euskal Herria politikoki hiru administraziotan banatuta baitago. Administrazioak honako hauek dira:
- Espainian: Euskal Autonomi Erkidegoa (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (Nafarroa Garaia).
- Frantzian: Ipar Euskal Herria (Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea), Pyrénées-Atlantiques izeneko departamentuan sartuta.
Administrazio bakoitzak euskararen erabilerari tratamendu diferentea ematen dio eta, horren ondorioz, euskara arautzen duten bost araudi ezberdin daude. Egoera nahasi hau ez da batere mesedegarria euskararentzat.
- Euskal Autonomia Erkidegoa: Euskara ofiziala da, gaztelaniarekin batera, Euskal Autonomi Erkidegoan. Euskararen legea 1982. urtean onartu zen.
- Nafarroako Foru Erkidegoa: Hiru eremutan banatuta dago. Ofizialtasun partziala deitu izan zaio Nafarroa Garaian euskarari eman zaion estatusari, bai eta bere baitan hartzen dituen hiru erregimenei ere. Nafarroako Garaiko euskararen legea 1986. urtean onartu zen eta horren arabera herrialdea hiru eremutan banatu zen euskarak hartzen zuen babesaren arabera.
- Zonalde euskalduna (Iparraldea): Euskara ofiziala da, gaztelaniarekin batera, Nafarroako Foru Erkidegoko eremu euskaldunean. Eremu honetan lurraldearen iparraldea bakarrik sartzen da. Nafarroa Garaiko populazioaren %10 bizi da eremu honetan.
- Zonalde mistoa: Euskara ez da ofiziala eremu mistoan. Hala ere, Nafarroako euskararen legeak eremu mistoko herritar guztiei ezagutzen die Nafarroako herri-administrazioarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea. Era berean, legean aurreikusten da herri-administrazioek zehaztu behar dutela zein lanpostu publikotarako izango den beharrezkoa euskaraz jakitea. Eremu mistoko eskoletan euskaraz ikas daiteke eta euskara ikasgaiaren irakaskuntza jaso daiteke, horrela nahi izanez gero. Populazioaren %53 bizi da eremu honetan.
- Zonalde ez-euskalduna (Hegoaldea): Euskara ez da ofiziala eremu ez euskaldunean. Nafarroako eskualderik zabalena da hau, lurraldeko erdialde eta hegoalde gehiena hemen kokatuta dago. Hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Populazioaren %37 hemen bizi da.
- Ipar Euskal Herria: Euskara ez da hizkuntza ofiziala. Ipar Euskal Herriko hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da. Hizkuntza hori Frantzian ofizial den bakarra ere bada.
Euskalkiak eta euskara batua
[[Fitxategi:Euskalkiak_koldo_zuazo_2008.png|right|400px|thumb|Euskalkien hedadura
]]
Euskalkiak
1729an, Manuel Larramendi jesuitak El Imposible Vencido. El arte de la lengua bascongada izeneko euskararen gramatika bat argitaratu zuen Salamancan. Bertan hainbat dialekto edo euskalki bereizi zituen: gipuzkera, bizkaiera, nafarrera eta lapurtera, eta azken bi hauek bat bezala har zitezkeela adierazi zuen.
Louis-Lucien Bonapartek, Napoleon Bonaparteren ilobak, euskalkien beste banaketa bat egin zuen, egundaino indar handiz iritsi dena. Euskaltzaindiko lehen presidente Resurreccion Maria Azkuek (1864-1951) Bonaparteren banaketa berrikusi zuen. Besteak beste, erronkariera (1991n hil zen azken hiztuna) euskalki berezitzat jo zuen, Bonapartek zubereraren barnean sailkatu arren.
Euskalkiokin batera, toponimia arrastoak eta idatzi batzuk direla eta, Araban berezko euskalkia izan zela esan daiteke, egun guztiz galdua bada ere.
1997an Koldo Zuazok eginiko sailkapen berriaren arabera, berriz, euskalkiak edo euskal dialektoak horrela izendatu ziren:
- Mendebaleko euskara edo bizkaiera.
- Gipuzkera edo erdialdekoa.
- Nafarrera.
- Nafar-lapurtera.
- Ekialdeko nafarrera: Zaraitzuera eta Aezkoako hizkera.
- Zuberera.
Tradizioan, gipuzkera, bizkaiera, lapurtera eta zuberera euskalki literariotzat hartu dira, euskal literaturaren historian euskararen aldaera horiexek erabili izan direlako. Mendeetan zehar, lapurtera (Ipar Euskal Herrian) gipuzkera (Hego Euskal Herrian) euskalki erabilienak izan dira. Bizkaierak, era berean, zabalpen handia izan zuen XX. mende hasieran, Bizkaian Sabin Aranaren abertzaletasunak izan zuen indarrak bultzaturik. thumb|250px|Euskaraz matrikulatutako ikasleen ehunekoa (2000-2005).
Euskara batua
Vorlage:Sakontzeko 1960ko hamarkadan, euskara batuaren sortze prozesuari ekin zitzaion, euskalkien arteko zatiketa gainditzeko eredu estandarizatuari, alegia. Bizitzaren esparru guztietara zabaltzeko eta, finean, egungo gizartean aise moldatzeko oinarriak eman zizkion batuak hizkuntzari. Zehazkiago, 1968an Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) egin zuen bileran abiatu zen batasun prozesutik sortu zen.
Bilera hartan euskara bateratzeko lehenengo arau multzoak finkatu zituzten, idatzian erabili beharreko ortografia, morfologia, deklinabidea eta neologismoei buruzko arauak emanez. Hizkuntzaren batasunerako, gipuzkera eta lapurtera euskalkiak hartu ziren oinarritzat, baina gainontzeko euskalkien berezitasunak eta aldaerak kontuan hartuta.
Batasuna ez zen bat-bateko gauza izan, eta urteak pasa ahala, euskararen alor guzti-guztiei buruzko arauak eta gomendioak kaleratzen segitzen du Euskaltzaindiak, oraindik ez baita lana bukatu.
thumb|350px|right| Izan eta ukan aditzen taula osoa, non aditz laguntzaileen jokaera ikus daitekeen.
Gramatika
Aditza
Vorlage:Sakontzeko Euskal aditzak antzina trinkoak bide ziren, eta horren arrastorik geratzen da oraindik, nahiz eta gero eta gutxiago izan. Gaur egun, adizki gehienak perifrastikoak dira, aditz laguntzailea erantsita eratzen dira.
Deklinabidea
Euskarak hamasei deklinabide kasu dauzka:
- Absolutiboa (NOR)
- Ergatiboa (NORK)
- Datiboa (NORI)
- Inesiboa (NON)
- Lokatiboa (NONGO)
- Ablatiboa (NONDIK)
- Adlatiboak (NORA, NORAINO, NORANTZ eta NORAKO)
- Genitiboa (NOREN)
- Instrumentala (ZEREZ)
- Soziatiboa (NOREKIN)
- Motibatiboa (NORGATIK)
- Destinatiboa (ZERENTZAT)
- Prolatiboa (ZERTZAT)
Literatura
Ahozko literatura
Vorlage:Sakontzeko Ahozko literaturak aipamen berezia behar du. Eukararen idatzizko garapen mugatua dela eta, ahozko literaturaren agerpenek indar berezia izan dute. Horrela, atsotitzak, baladak eta kopla zaharrekin batera, besteak beste, berezibizko munta du bertsolaritzak.
Vorlage:Sakontzeko Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu, ordea. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazka ugariek eskaini zuten bertsotarako gairik. Hori dela eta, frantsesen aurkako, karlisten garaiko eta Kubako gerrei buruzko bertso mordoskak iritsi zaizkigu: ahoz aho banaka batzuk, idatziz gehienak. Kanta paperen bidez zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, zenbait kasutan orduko gertaera eta albisteak jakinarazteko modurik herrikoienetako bat zelarik.
Mende hartako bertsolari zaharrenen artean Xenpelar errenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du, esaterako. Bapateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta eta Bilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Bein batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko koblakariak ere, hala nola Zuberoako Piarres Topet "Etxahun" barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü, Maria Solt eta Kastero...) eta Nafarroa Behereko Joanes Oxalde bidarraitarra (Lurreko ene bizia, Iruñeko ferietan...).
Euskara idatziaren lehen urratsak
right|thumb|250px|Euskara idatziaren lehen urratsak. Euskaraz idatzitako lehenengo hitzak Akitania eta Pirinio inguruetan aurkitutako erromatarren garaiko hilarrietakoak dira ( I. mendea) Jainko eta Jainkosen izenak izan litezke: sembe>seme; anderexo>andereño; ason>gizon...
Gaur egun ezagutzen den euskara ez da antzinaro hartakoa bera. Horregatik aitzineuskara deritzo garai hartako euskaldunen mintzairari; eta aitzineuskaratik gaur egungo euskarara, garai hartako latinetik gaur egungo gaztelaniara dagoen antzeko aldea edo handiagoa legoke.
Orain arte euskaraz idatzita aurkitu diren esaldirik zaharrenak Donemiliagako glosak dira (X. mendea). Horren zergatia hauxe da, herri literatura eta tradizioa ahoz transmititu izan direla batez ere.
Glosak, latinezko testuak ulertzeko monje kopistek idazten zituzten oharrak dira, hau da, zatirik zailenei buruzko ohar batzuk "Guec ajutuezdugu" (ez dugu laguntzarik) eta "jizioki dugu" (piztu dugu) dira.
Bernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae liburua euskaraz idatzitako lehen liburua da, 1545ekoa. Izenburua latinez dago baina liburura euskaraz. Etxeparek, liburu hau idazterako orduan,ez zuen eredurik izan. Horregatik, izkinatzeko unean, grafia asmatu behar izan zuen eta euskararen soinuak, hotsak, paperean emateko erdaran erabiltzen ziren letrez baliatu zen, apeza izanik bai baitzekien erdaraz idazten.
Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria (1571) Joannes de Leizarragak idatzi zuen. Apaiz katolikoa zen, baina garaiko Nafarroako erregina protestante bihurtu zenean higanot edo kalbindar bihurtu zen beste kristau asko bezala. Erreginak Itun Berriaren itzulpena euskarara egitea eskatu zion Leizarragari, horrela dotrina zabaldu ahal izateko. Horrela Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria argitaratu zuen 1571. urtean. Liburua Vulgatatik itzulia baldin bada ere, baditu itzulpena ez diren beste atal batzuk horien artean Nafarroako erreginari zuzendutako gomendio gutuna non Euskal Herria izenari lurraldea zehazten zaion eta euskara eta euskalkien izan zituen arazoak azaltzen dituen "Heuscalduney" deritzon atala.
Guero (1643) euskal prosaren gorengo emaitza da, eta aszetika deritzon azpijeneroko obra unibertsala, nolabait 1643. urtean azaldu zen, Bordelen inprimaturik.
Pedro Dagerre Azpilikueta Nafarroako Urdazubi herrixkan jaio zen. "Axular" goitizena bere jaiotzeko baserritik datorkio Iparraldeko Saran (Sarako eskolan) eman zituen Axularrek bere urterik gehienak, bertako errektore edo parroko. Liburuaren hizkuntz eredua geroago lapurtera klasikoa deitutakoa da; eredu honetara heltzeko, Axularrek herriak ulertzeko erak eta espresioak bilatzen ditu, baina horretan aberastasunik batere galdu gabe. Horregatik esaten da Axular dela euskal prosaren benetako sortzailea, Leizarragak bidea nolabait jorratu bazuen ere.
Eguna (1937) euskaraz soilik idatzitako lehenengo egunkaria da. 1921ean sortutako Donostiako Argia astekaria bilakatzeko ahalegin guztiek peko errekara jo bazuten ere, hazia ereinik zegoen euskaltzaleen artean. Egunkaria gerra hasi arte, hala ere, ez zen gauzatu, Eusko Jaurlaritzak 1937 urte hasieran Eguna plazaratu zuen arte. Sei hilabete eskas iraun zuen lehenengo egunkari honek, militarrek ekainean Bizkaia osoki kontrolatu bitartean alegia.
Literatura idatzia
Vorlage:Sakontzeko Euskarak lapurtera idatziaren bidez, batik bat, bizi zuen berpizkundea. Ondokoak izan ziren euskal literaturari hasiera ematen zioten autoreak:
- Bernart Etxepare. Nafarroa Beherea. (1480?-?): "Linguae vasconum primitiae" (1545).
- Joan Perez de Lazarraga. Araba. (1548? – 1605). "Dianea eta Koplak" (1567).
- Joannes Leizarraga. Lapurdi. (1506-1601): "Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria" (1571)
Hurrengo mendeetan gainerako euskalkiek idatzizko garapen handiagoa izan zuten. Euskalki literarioak lapurtera, bizkaiera, gipuzkera eta, apalkiago, zuberera izan ziren. Berpizkunde osasuntsu baten ondoren, hegoaldean XVIII. mendean geldiune bat jazo zen, non erlijio-testuen itzulpen txepelen erdian Agustin Kardaberazen Eusqueraren berri onac nabari zen. Era berean, egile garrantzitsuak izan ziren: Axular XVII. mendean, Juan Antonio Mogel eta Pedro Antonio Añibarro XIX.enean eta Estepan Urkiaga Lauaxeta, Txomin Agirre, Xabier Lizardi eta Gabriel Aresti besteak beste, XX.enean.
1968tik aurrera, euskara batuaren garapenarekin, euskarazko literatura azkar hazi zen, eta egun asko dira euskal idazleak, besteak beste:
- Gotzon Garate. Gipuzkoa. (1934-2008)
- Ramon Saizarbitoria. Gipuzkoa. (1944 -)
- Arantxa Urretabizkaia. Gipuzkoa. (1947 -)
- Joan Mari Irigoien. Gipuzkoa. (1948 -)
- Anjel Lertxundi. Gipuzkoa. (1948 -)
- Mariasun Landa. Gipuzkoa. (1949 -)
- Bernardo Atxaga. Gipuzkoa. (1951 -)
- Koldo Izagirre. Gipuzkoa. (1953 -)
- Xabier Montoia. Araba. (1955 -)
- Joseba Sarrionandia. Bizkaia. (1958 -)
- Unai Elorriaga. Bizkaia. (1973 -)
- Harkaitz Cano. Gipuzkoa. (1975 -)
Euskara munduan
Aspaldiko bisitariak: Done Jakue bidea
Gure herria pasalekua zelako beste froga bat Done Jakue bidea da. Erdi Aroan hasi zen, eta denbora luzez (X. mendetik XIX.eraino) erromes asko heldu ziren Europa osotik Konpostelara, Done Jakue apostoluarena omen zen hilobia ikustera, zerua irabazteko bidea zelakoan. Bideko pausatoki handienetakoa zen Orreagako monasterioak, konparazio batera, oraindik XVII. mendean urteko 20.000 janari ematen zituen.
Euskarak harridura pizten zuen bidaiarien artean. Itsaso erromatarren artean euskararen irla ikusgarria agertzen zen. Horregatik, bidaiariek hiztegitxoak osatu zituzten, batzuk oso zaharrak, XII. mendekoak.
Beilarien artean Aymeric Picaud frantsesa dugu famatuena gure historian. Picaud erromes frantziarrak Donejakuerako bidea egin zuen XII. mendean eta ikusitakoaren gida bat latinez idatzi. Bertan euskaldunak eta lurraldea deskribatzen ditu eta kexu ageri da eman dioten tratuaz. Hala ere, euskarazko hitzen zerrenda bat bildu zuen, ezagutzen den lehen euskal hiztegitxoa bilduz.
Code Calixtinus (1132-1135) latinezko liburuan Pirinio hegoaldeko biztanleak "nafarrak" deitzen ditu; iparraldekoak ordea, "baskoiak". Hala ere ez direla bereizten dio: berdin jan, jantzi eta hitz egiten dutela.
Arnold von Harff alemaniar zalduna, 1496-1499 urteen artean egindako erromesaldietan, Euskal Herrian ere izan zen, eta erromesaldi horien berri eman zuenean, euskarazko hiztegitxo bat jaso zuen.
Jatorrizko euskara | Alemana | Euskara batua |
---|---|---|
Item ogea | Broyt | Ogia |
Arduwa | Wijn | Ardoa |
Oyra | Wasser | Ura |
Aragui | Fleysh | Haragia |
Gasta | Keyss | Gazta |
Gaza | Saltz | Gatza |
Oluwa | Hauer | Oloa |
Huertza | Stroe | Ahotza |
Norda | Wer is dae | Nor da |
Schambat | War gilt dat | Zenbat |
Hytzokosanma | Eyn wirt | Etxeko jauna |
Gangon dissila | Got gheuve dir Gudem morgen | Gau on dizula |
Sehatuwa ne tu so gausa moissa | Schoin junfrau kumpt bij mich laeffen | Neskatoa nahi duzu gauza motza |
Euskara bidaiari
Euskalduna euskaraz hitz egiten duen pertsona da non nahi jaio edo bizi den berdin diolarik. Beraz, euskaldun guztiak ez dira Euskal Herrian bizi, Euskal Herritik kanpo ere euskaldunak bizi dira eta horren froga bizia dira munduan zehar topa daitezkeen Euskal Etxeak edo Euskara edo Euskal Kultura irakasgai dituzten zenbait Unibertsitate.
Historian zehar ez dira gutxi herria utziz mundu zabalera abiatu zirenak. XVI. Mendeaz geroztik, Amerikarako bidea izan zen norabide nagusia. Ameriketan egiten zituzten lanbideak desberdinak dira, baina zenbait garaitan artzaintza nagusia zen. Argentinan, Buenos Aires hiriburuan esne industria XIX. Mendean euskaldunen eskuetan zen, hala nola, gazitegiak (haragia kontserbatzeko industria alegia); bi lan hauek “euskaldunen lanak” deitzeraino heldu ziren. Honetaz gain euskaldunak aurkitzen ahal ditugu Kaliforniako urre meatzetatik hasita, ostatu eta merkatalgintzatik iraganez, Argentinako Pampa lautadaraino Unai gisa.
Euskal Etxeak
Euskal Etxeak atzerrira joandako euskaldunak batzen diren lekuak dira. Elkarte hauen helburua elkarren arteko laguntza eta euskal nortasuna babestea dira. Horretarako ekintza ezberdinak antolatzen dira: Euskarazko klaseak, kanta eta dantza taldeak, aldizkariak, liburuak, festak, bertsolari txapelketak etab.
Munduan zehar dauden Euskal Etxeetatik zaharrena Montevideoko (Uruguay) Laurak Bat Euskal eExea da, 1876. urtekoa. Urte berean ere Argentinan Laurak Bat izena duen beste Euskal Etxe bat zabaldu zuten.
Gaur egun guztira 162 Euskal Etxe ofizial daude mundu osoan zehar eta beste 30 bat inguru oraindik ofizialak ez direnak.
Euskara munduko Unibertsitateetan
Euskarak eta euskal kulturak interesa sortzen dute gure mugetatik at. Horren oinarrian arrazoi desberdinak egon daitezke, zientifikoak edo sentimentalak.
Arrazoi zientifikoek mugiarazten dituztenentzat, euskara ikasgai edo ikergai izango da. Horientzat, euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezaugarri bereziak dira interes-sortzaile; adibidez, euskara lurralde berean sustraituta gutxienez hogei mendetik gora egin duen hizkuntza izatea, eta ahaide ezagunik gabeko hizkuntza izatea.
Arrazoi sentimentalak dituztenak, ordea, garai bateko egoera sozio-ekonomikoak bultzatuta, bizimodua ateratzera atzerrira joan behar izan zutenak edo horien ondorengoak dira. Migrazioaren ondorioz, euskal komunitatek sortu dira han hemenka.
Edozein kasutan ere, arrazoia bata ala bestea izanik, interes horri esker euskararen eta euskal kulturaren presentzia asko hedatu da munduan zehar.
Euskal pidginak Islandian eta Kanadan
Balea ehizaren berriak XI. mendekoak badira ere, bere bila Amerikaraino iritsi ziren itsas bidaiek XVI. eta XVII. mendeetan izan zuten garrantzirik handiena. Baleaz gain, bakailaoaren arrantza eta itsas txakurren harrapaketa ere ibilaldi hauen helburu ziren.
Kanadako Labrador eta Ternuaraino bidaia hauek harreman baketsuak batez ere (ez beti) finkatu zituzten arrantzaleen eta bertako herrien artean. Innu eta Mikmakekin bereziki. Herritarrek larruak burdinazko tresnen ordain trukatzen zituzten besteak beste.
1530. urtean hasi zen harreman honek elkar ulertzeko hizkera berezia sortzea eragin zuen, bidaiari ugariri deigarri egin zitzaiona. Indiarrek europarrak "adisquidex, adisquidex!" esanez agurtzen zituztela zioen Pierre Biard-ek 1616. urtean. Lope de Isasti Gipuzkoarrak bertakoei "nola zaude?" Galdetzen zitzaienean "Apezak hobeto" erantzuten zutela azaldu zuen bere historia liburuan (1625), garaiko itsasgizonen umorearen erakusgarri.
Elkar ulertzeko beren mintzairen nahasketa antzeko bat (pidgin) sortu zen, bi aldeentzat baliagarria zena. Adibide gutxi batzuk ezagutzen dira:
Mikmak pidgina | Ania | Kapitaina | Barilia | Kessona | Makai | Atouray | Canadaquoa |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Euskara | Anaia | Kapitaina | Barrika | Gizona | Makila | Atorra | Kanadakoa |
Toponimia begiratuta, gaur egungo toki izen batzuek argi azaltzen dute nor ibili zen Quebecen barna. Hona horietako batzuk:
Arrantzaleek ere Ternuako lekuei izenak eman zizkieten Anton Portu, Baia Ederra, Balea Baia, Baratxoa, Etxaire Portu, Ferrol Zaharra, Ophor Portu, Plazentzia, Portutxoa, Ulizilo...
Beste pidgin bat ere sortu zen ipar itsasoan. Dirudienez, gutxi ezagutzen baita, islandiera, ingelesa, frantsesa eta euskara nahasten zituen:
Atlantikoko pidgina | Ser travala for ju | Ser ju presenta for mi | Sumbatt galsardia for | Seÿ galsardia esta vÿra | Trucka cammisola | Cavinit trucka for mi | For ju mala gissuna | Presenta for mi locaria | For mi presenta for ju biskusa eta sagardoa | Christ Maria presenta for mi balia, for mi, presenta for ju bustana | Presnta for mi berrua usnia eta berria bura |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Euskara | Zer egiten duzu? | Zer eramaten didazu? | Zenbat galtzerdien gatik? | Sei galtzerdi pare ez gehiago | Erosi atorra | Ez dut ezer erosten | Gizon gaiztoa zara | Eman niri lokarriak | Bixkotxa eta sagardoa emango dizkizut | Kristo eta Mariak balea ematen badidate, buztana emango dizut | Emaidazu esne beroa eta gurina berria |
right|thumb|250px|Euskara Ternuan.
XVII – XVII. mendeetako hiru euskara – islandiera (Vocabula Biscaica) hiztegitxo kontserbatu dira Islandian, bi herrien arteko harremanen berri ematen dutenak. Lehenengoak 563 hitz eta esaldi biltzen ditu, bigarrenak 278 eta azkenak 11 eskas. Hona adibide batzuk:
Islandiako pidgina | Euskara | Islandiera |
---|---|---|
Gisongastia | Gizon gaztea | Ögifftur madur |
Nescagastia | Neska gaztea | Ögift kona |
Untzia | Ontzia | Skip |
Salupa | Txalupa | Bätur |
Harporie | Arpoilari | Harponere |
Bela | Segl | |
Ogia | Braud | |
Gasna | Ostur | |
Esnia | Miölk | |
Balia | Hvalur | |
Gessurtia | Gezurtia | Sträkur |
Ez tacit | Ez dakit | Eg veit echi |
Bae enustez | Bai ene ustez | Pad vaente eg |
Satto | Zatoz | Kom pu |
Suass | Zoaz | Far pu |
Suas camporat | Zoaz kanporat | Fardu frä mier |
Gekiseite | Jeiki zaitez | Far du ä faetur |
Euskararen aldeko gizarte mugimendua
Euskara, hizkuntza gutxitua delarik, ez da egoera arrunta bizitzen ari bere lurraldean. 1980ko hamarkadatik hainbat aurrerapauso eman badira ere, (hizkuntza koofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako iparraldean), zenbait esparrutan oso presentzia eskasa du. Horri aurre egiteko, frankismo bukaeratik talde ugari sortu dira euskararen alde lan egiteko, zeregin horretan jada ziharduten taldeei gehituz.
Erakundeak
- Euskaltzaindia: Erakunde araugile, iradokitzaile eta zuzentzailea.
- Eusko Ikaskuntza: Erakunde zientifiko-kulturala.
- Euskararen etxea: Euskarari buruzko gune espezializatua: Erakusketa, mediategia, liburutegia...
- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE).
Elkarteak
- Euskal Herrian Euskaraz (EHE)
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua ("Kontseilua" bezala ezagunagoa)
- Euskal Konfederazioa, Ipar Euskal Herriko hainbat elkarteren bilgunea
- Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioa.
- Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK)
- Hizkuntz Eskubideen Behatokia
- Elebide (Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua)
- Demoak
- Oinarriak
- Mendebalde Kultura Alkartea
- Zenbat Gara
- Euskara Kultur Elkargoa
- Euskararen Jatorria
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea
Hedabideak
- Egunkariak: Berria, hainbat eskualdetako Hitza, Gara (azken hau elebiduna da)...
- Aldizkariak: Argia, Nabarra, Gaztezulo, Galtzaundi, Ttipi-Ttapa, Aldaize...
- Irratiak: Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea, Segura irratia, Arrate irratia, Irulegi irratia, Gure Irratia...
- Telebistak: ETB 1, ETB 3 eta tokiko hainbat telebista.
Erreferentziak
- ↑ Alfontso Irigoien (1977). «Geure hizkuntzari euskaldunok deritzagun izenaz», Euskera, XII, 513-538 orrialdeak.
Alfontso Irigoien (1990). «Etimología del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay», Fontes Linguae Vasconum, 56. - ↑ «euskara», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
- ↑ Ikus argazkia, azalpena eta honen irakurketa, Alicia M. Canto doktoreak hemen egina: "La Tierra del Toro: Ensayo de identificación de ciudades vasconas", Archivo Español de Arqueología 70 zk., 1997, 31-70 orr., 35 orr., 9 nota y 6. irudia edición digital. Hilarrian hau aipatzen da:Narhunges, Abissunhari filius eta bere balizko lehengusua Umme, Sahar(i) f(ilius)
- ↑ Edurne Begiristain: «Veleiako idazkunak "faltsuak" direla diote ikertzaileek», Berria, 2008-11-20.
- ↑ Español⧼Colon⧽ (fehlender Text)Joseba Elola: «Iruña-Veleia, culebrón arqueológico», El País, 2008-12-06.
- ↑ Alberto Barandiaran: «Grafologoek ere ondorioztatu dute Veleiako euskarazko idazkunak modernoak direla», Berria, 2010-01-30.
- ↑ Eitb24.com - EAEko herritarren %60 euskara ondo edo hala-hola hitz egiteko gai dira